Dena STEAM dauka / Todo tiene STEAM


Atzo, astelehena, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Deustuko Unibertsitateak antolatutako Inspira Steam proiektuarekin hasi ziren. 

Horretarako, informatika-ingeniari baten eta telekomunikazio-ingeniari baten bisita izan zuten ikasgelan. 

Ordubeteko saioan, seigarren mailako ikasleek STEAMak zer diren eta zientzia eta teknologiako karreretan dagoen genero-arrakala ikasi zuten. 

Esperientzia bat izan da! Ea hurrengo bost saioetan zer ikasten duten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario